Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

lunes, 29 de junio de 2015

Udarako lana

Hemen jartzen dizuet udan hainbat ariketa egiteko aukera.



Hemen duzue matematika errepasatzeko material egokia.Artxiboa ireki eta deskargatu daiteke.



Oporrak ongi pasa!


martes, 23 de junio de 2015

Azkeneko eguna ikastolan

Gaur ikasleek emozioz beteriko azken eguna izan dute Jakintzan. Hondartzan izan dira eta itsasoan bainatu dira, jolastu dute, baten batek bainujantzia galdu du...Ederki pasa dituzte lehenengo bi orduak. Gero ikastolara joan, txutxeak banatu, dantza pixkat egin, informeak eman eta agur esateko unea iritsi da. Malkoak isuri dituzte eta emozioak pil-pilean zituztela 10tik- 0-ra kontatuz atera dira gelatik.
Zorte on bizitzan!

lunes, 25 de mayo de 2015

jueves, 14 de mayo de 2015

Asmakuntzak

Azken hilabetean asmakuntzak landu ditugu. Bikote bakoitzak bere gustuko asmakuntza bat landu du. Informazioa jaso ondoren, aurkezpenerako diapositibak egin dituzte eta gelakideen aurrean aurkeztu dituzte.
Hona hemen lanak.



Txiklea

viernes, 24 de abril de 2015

Liburuaren Nazioarteko Eguna

1616.urtean apirilaren 23an Cervantes eta Shakespeare idazleak hil egin ziren.Horregatik UNESCO-k egun hau aukeratu zuen liburuaren eguna ospatzeko eta mundu osoan liburuari eta idazleei omenaldi bat egiteko.

Gaur guk gelan ospatu dugu. "Haztearen abantailak" J.M. Olaizola, "Txilikuren" ipuina irakurri dugu,modu askotan irakurri dugu :ironiaz,negarrez ,dramatizatuz ,jenio biziarekin,ozen...


Guk ikastola apaintzako  panpin batzuk egin ditugu bakoitzari gustatzen zaion liburuaren azalarekin.





jueves, 16 de abril de 2015

Makina sinpleak

Gai honetan makinen funtzioak eta erabilerak lantzen ari gara.Hona hemen aurkezpen interesgarri bat gaian sakontzeko.


martes, 14 de abril de 2015

Gorputz Hezkuntzako antzerkia

Bigarren hiruhilabetean antzerki bat egin genuen Piztirekin.Seminario areto nagusian aurkeztu genuen gurasoentzat.Gurasoak oso gustura egon ziren gure antzerkia ikusten.Hemen duzue gure bideoa.






Egileak:Ekia,Naroa eta Usoa.

viernes, 27 de marzo de 2015

Ymca

Hau da gure gelan aukeratu dugun kurtso bukaerako jaialdirako abestia.

Bi sendagile gure artean

Asteartean bi sendagile etorri ziren ikastolara, Arantxa Zabaleta eta Antonio Bueno, Mikel Aldaberen ama eta Natale Bueno-ren aita, hain zuzen. Ikusten badugu pertsona bat konorterik gabe, bihotza berriro nola jarri martxan erakutsi ziguten power point baten bidez eta maniobrak egiteko ekarri zituzten plastikozko panpin batzuen bidez.

Norbait konorterik gabe baldin badago istripu baten ondorioz, zerbait esan eta ez badu erantzuten, norbaiti laguntza eskatu behar diogu  eta 112-ra lehenbailehen deitu behar da.  Hori egin ondoren, ondorengoa egitea aholkatu eta erakutsi ziguten: eskuak biriken parean jarri eta hogeitahamar bultzada eman, ondoren kokotxa goraka jarri eta arnas bidea ireki ondoren, ahoz-ahozkoa egin.














Antoniok azaldu zigun zer  egin behar den bizitzan osasuntsu egoteko:

·Ondo jan
·Kirola egin
·Familia eta lagunak ondo zaindu
·Pozik egon
·Lo ondo egin, gutxienez hamar ordu
·Higienea
·Tabakoari, drogari eta alkolari EZ esan!

Hauek derrigorrezkoak dira handitan osasuntsu egoteko.

Janariarekin lotutako hainbat aholhu eman zigun osasuntsu egoteko:

·Denetik jan
·Otorduak errespetatu
·Ondo gosaldu
·Kantitateak errespetatu, ez asko, ez gutxi
·Garaiko janariak jan
·Ura edan
·Batez ere barazkiak jan
·Lasai jan behar da!

Ariketa fisikoa derrigorrezkoa da. Astean behin edo bitan malgutasuna landu behar da, eta deskantsatzea ere oso garrantzitsua da.
Gure familien harremanak zaindu eta lagunak edukitzea zoriontsu izateko oso garrantzitsua da.

Lo eta deskantsua:

Gure deskantsurako arazo handiak sor ditzaketen teknologia berriak, hau da, telefono mugjkorra, ordenagailua, musika aparatua ,etab. logelan eukitzea ez da komeni.
Loa ondo eukitzeko:
·Eguneroko ohiturak ohiko orduetan egin.
·Lo hartu aurretik pixka bat irakurri.
·Egunean zehar egindakoa errepasatu
·Ordutegi berdinak saiatu izaten
·Gutxienez 10h lo egin
·Teknologiarik ez lo egiterakoan.

Gauza garrantzitsuak:

·Eskuak garbitu, ura eta xaboiarekin
·Dutxatu egin behar da.
·Bizkarra zaindu:ondo exeri,motxila ondo jarri...

Tabakoa,alkohola eta drogaei ezetz esatea

Zergatik hasten da?
 ·Arro sentitzeko
 ·Probatzeko.
 ·Handiena egiteko.
 ·Alai egoteko.

Tabakoren ondorioak:

·Arteriak itxi.
·Arazoak gorputzean zehar.
·Gaixotasunak euki...


Alkolaren ondorioak:

·Istripuak.
·Liskarrak,golpeak...
·Adikzioa.
·Arazoak familiarekin, lagunekin,ekonomiarekin...


Drogaren arazoak: 

·Adikzioa.
·Arazoak sortu.
·Arazo fisikoak
·Ekonomiarekin arazoak.

Azkenik,txarla bukatu ondoren oparitxo bat eman genionArantxa eta Antoniori gurekin egoteagatik.Kontatu ziguten guztia oso interesgarria izan zen!














Egileak:Malen Maiztegui eta Amga

jueves, 26 de marzo de 2015

XIV.Lugaritz-Ikertze ipuin lehiaketa

Urtero Lugaritz Kultur Etxeak eta Ikertzek ipuin lehiaketa bat antolatzen dute. Aurtengo XIV. edizioa da. Antigua auzoko ikastetxe guztietako 5. eta 6.mailako ikasleei zuzendua dago. Ipuinak marrazkietan oinarritu behar dira. Aurtengo marrazkiak Eider Eibar ilustratzaileak eginak dira. Hemen dituzue ilustrazio horiek.Badakizue ipuinek nolabaiteko zerikusia izan beharko dute marrazki horietako bat edo besterekin, edo nahi duzuen guztiekin.Animo eta ea irudimenezko ipuin bat idazten duzuen! 









Hemen duzue Ikertzek bere web orriko bideo bat.Bertan  ipuin lehiaketako oinarriak ikusteko aukera duzue.

miércoles, 18 de marzo de 2015

Gorputzaren azalpena

Aurreko ostegunean, martxoak 12, plastika gelara joan ginen eta gorputzeko organo batzuk ikusi genituen: txerri baten mingaina, trakea, hestegorria, birikak, bihotza (aurikulak eta bentrikuluak),..

Edurne Sansinenea irakasleak eman zigun guk ondo ulertzeko azalpena. Edurnek trakea barrena bizikletaren gurpilen puzgailua sartu zuen birikak puztu ahal izateko.


Azalpenak bukatu ondoren plastikozko eskularruekin organo guztiak ukitu ahal izan genituen.
Egia esan, gutako batzuei, nazka handia ematen zigun ikutzeak, baina hala ere, denok ausartu ginen organoak behatzera eta ukitzera.


A ZE EXPERIENTZIA!!


KAZETARIAK: Paula, Asier Puy eta Arixo

viernes, 13 de marzo de 2015

Bide Hezkuntza

Gaur Martxoak 10, 11:00tatik 12:30ak arte Raquel etorri zaigu udaltzaltzaingo zerbitzutik.Bide Hezkuntza zer den ulertzeko ariketa batzuk egin ditugu. Geroxeago borobil batean jartzeko esan digu eta bizikletarekin pasatako istripuak kontatzeko esan digu: nola erantzun zigun oinezko batek, zeinek zuen ardura eta arrazoi gehiago, zer sentitzen zen... eta bukatzerakoan, Raquelek hurrengo saiorako kaskoa ekartzeko eskatu zigun bizikletan ibili ahal izateko.

Asteazkenean Martxoak 11, Raquelen aginduak jarraituz bizikletan ibili ginen guztiok. Bi taldeetan banatu ginen gelakideak zazpi bizikleta soilik zeudelako eta besteak, bitartean, bide hezkuntzako marrazkiaren zirriborroa egiten hasi ziren. Konoekin, lehenengo, zirkuito borobil bat osatu zuen hari bueltak emateko. Gero zortziak egiten hasi ginen bata eskubitik eta bestea ezkerretik talka egin gabe. Hori egin ondoren, konoen rotondak egiten  hasi ginen bizikletekin.

                                                                 Kazetariak: Arixo, Paula, Asier P.

jueves, 12 de febrero de 2015

Atzegiko arduradun baten bisitaldia

Gaur Atzegiko arduradun bat, Mitxel, etorri da gure gelara bisita egitera eta ondorengo gauza hauek kontatu dizkigu:



Atzegi familien elkartea da.Beraien lana ezgaitasuna daukaten pertsonei lana bilatzen laguntzea da.

Gureak enpresa  ikasteko eta lana egiteko modua edo aukera ematen die ezgaitasunak dituzten pertsonei.Duela 40 urte sortu zen,eta ezgaituentzat eskola eta zentro bereziak ere sortu zituen Gureak.
Azkeneko urteetan ondorengo kanpainak egin ditu:

"Pauso berriak" programa Atzegik eta Gureak sortuta,ezgaituek beste leku batzuetan ere lan egin dezaketen ideia bultzatu nahi izan dute prograna honen bitartez. Jendea sensibilizateko kanpainak egin dituzte  eta  hitzaldiak eman dituzte.

"Asko begiratu arren,ez nauzu ikusten", ezgaituek esaten dute kanpotik ikusten denaz bakarrik fijatzen garela eta beraiek dituzten gaitasunak ez dituguka ikusten, dena gaizki pentsatzen dugula hasieran,baina gauza onak ere badituztela, denok bezala.

"Edozer gauza egiteko gauza?"Honek transmititu nahi duena da gauza asko egiteko gai direla,  denok bezala.

"Atzegin guztiok dugu papera,aurkitu zazu zeurea".Bakoitzak bere betebeharra dauka.Adibidez:
Joseba: Gureaken lan egiten du.Bere betebeharra denak berdinak garela eta denak gai garela esatea da, hitzaldiak emanez.
Marcial:"90º"-ko dendaren jabea da. Bera pelukeroa da.Bere papera ezgaitasuna duten pertsonak kontratatzea da.
                                                         
                                                                                              Kazetariak:Gabriel,Sara eta Leire :)


jueves, 5 de febrero de 2015